Castejongo Zentral Termikoak hainbat epaiak jaso ondoren erabat legediaren kanpo gelditzearen harira balorazioak

Tiempo estimado de lectura de este artículo: 
7 min.

Un momento de la rueda de prensa de esta mañana---Gaur goizean Arankoa Bulego Juridikoan prentsaurreko bat egin dugu. Landu dugun gaia Auzitegi Gorenak Castejongo zentralei buruzko hainbat epaiak jaso ondoren Zentralek erabat legediaren kanpo gelditu direla izan da. Aurrerantzean giza taldeak egin dugun balorazio politikoaren testu osoa duzu eta gure abokatuek egindako balorazioa ere.


Navarra Televisión informatiboa, prentsaurreko berria.

Castejongo Zentral Termikoak bertan behera uzten dituzten epaiei buruz gizarte taldeek egindako balorazioa

2005eko azaroan, Espainiako Gobernuko Meategi eta Energia Politikarako Zuzendaritza Nagusiak  (Eléctrica de la Ribera del Ebro (ELEREBRO) enpresari, Castejonen, ziklo konbinatuko zentral termikoaren bigarren taldea ezartzeko baimena eman zion. Modu horretan, Nafarroako Foru Komunitatean, eragin den bidegabekeria ekologiko handienetako baten aurrean, Erriberako hainbat bizilagunek amaierarik gabeko auzi legalari ekin zioten.

Hura Castejonen ezartzen zen hirugarren zentrala zen (2 talde ELEREBROkoak eta bat IBERDROLAkoa) eta horrek Erriberako hiritarren pazientzia ahitu zuen. Castejongoa espainiar sistema elektrikoaren “desantolaketa organizatua” ulertzeko adibide garbia da. Ia 110.000 MW-tako potentzia ezarria duen sistema, negu honetako egun hotzenetako goreneko unean 36.000 MW-tako eskaria gainditzen ez badu ere. Interes ekonomiko pribatuek behar orokorren aurrean lehentasuna izan duten eta izaten jarraitzen duten sistema. Ingurugiroaren babesa eta hiritarren osasuna alboratu eta konpainia pribatu jakin batzuen irabaziei arreta berezia eskaintzen dien sistema.

Castejonen eraiki diren gainontzekoak bezala, zentral hura indarrean zegoen ingurugiro araudia errespetatu gabe abiarazi zen. Ez bakarrik distantziei zegokienez. Jakina da zentrala Castejongo hiribildutik 2.000 metro eskasera aurreikusia zegoela, baina horretaz gain, proiektua abian jartzeko egin zuen ingurugiro kalteen azterketak akatsak zeuzkan: ez zituen jasotzen derrigorrez adierazi behar diren alternatibak; Hábitat Zuzendaritzak ezartzen duen Interes Orokorreko Lur-eremuen gaineko kalte-eraginen balorazio konkreturik ez zegoen, Zentralaren jaulkipen kutsakorrek Ozonoan eragin dezaketen kaltearen azterketarik ere ez, eta halaber, modu desegokian baloratzen dira zentralak eraikitzeak arlo sozio-ekonomikoan izan ditzaketen eraginak.

Horrela gauzak, bide judizial agortezin bati hasiera eman zitzaion, nekez bada ere, 2016ko urriko Epaitegi Gorenaren Epaiak bukaera eman ziona. Haren aurka helegiterik jartzerik ez dagoen epai horrek aipatu zentralaren eraikitzea legez kontrakoa dela aldarrikatzen du eta hein berean, proiektuak berarekin erantsia zekarren ingurugiro kalteen azterketa baliogabea bilakatzen da. Epai honi gehitu behar zaio 2011 urtean Epaitegi Gorenak ere emandakoa. Horretan, Castejoneko zentralaren PSIS-a ilegala jotzen zuen. Nahiz eta gerora, Nafarroako Gobernuak, epai hori ez betetzeko asmoarekin, PSIS berri bat tramitatu eta eman zion zentralari.

Ondorioz, Castejonen, gaur egun, ziklo konbinatuko zentral ilegala funtzionamenduan dago. Energia elektrikoaren ekoizpenerako beharrezkoa duen baimenik ez daukana, ez eta derrigorrezko den Ingurugiro Kalteen Adierazpenik ere. Egoera horretara ez gara ausaz iritsi, aitzitik, Erriberako gizon eta emakumeen ekimena dago horren guztiaren atzetik. Haien denboraren tarte zabala bertako bizilagunen osasuna eta natur baliabideak babestera bideratuko dutelako. Bide batez, eredu energetiko berriztagarria eta deszentralizatua aldarrikatu dute, eta jakina, enpresen interes ekonomikoen menpe egongo ez dena. Hala ere, lehen eta orain, hiritarren multzo horrek Komunitateko Herri Erakundeetan aurkitu duen elkarkidetza hutsaren hurrengoa izan da. Foru eta Udal agintariek sustatu zuten legez kanpoko zentral hori, eta haien isiltasunarekin, orain, egoera ilegal horren konplize dira.

Behin betiko epaia dago. Borondatez epaia exekutatzeko epemuga pasa da eta herri erakundeetatik ez da ezer egin. Zentrala ixteko epai irmo baten babesa izango lukete, hala ere, nahiago dute ezer ez egin. Aukeran, energiaren enpresa lobbya izorratzea baino nahiago dute legea ez betetzea.

Hargatik guztiagatik Sustrai Erakuntza fundazioak zera eskatzen du:

  1. Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Estatuak ELEREBRO enpresak Castejonen duen zentralaren bigarren multzoa berehala itxi dezatela.
  2. Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Estatuak Castejonen aktibo dauden zentral guztiei emandako baimen guztiak ofizioz berrazter ditzatela.
  3. Egindako lana balorean jartzeaz gain aitortu nahi diogu azken 15 urtetan ingurumena eta osasunaren defentsan jardun diren pertsona eta antolakundeei Castejoneko zentralen kontra egindako lana. Bereziki La Ribera + Centrales No plataformako kideei eta Castejoneko Valentin plaza auzo-elkarteari.

Un momento de la rueda de prensa de esta mañana---

Valoración jurídica sobre las últimas sentencias que anulan las Centrales Térmicas de Castejón

En noviembre de 2005, la Dirección General de Política Energética y Minas del Gobierno de España autorizaba a la empresa Eléctrica de la Ribera del Ebro, S.A, (ELEREBRO), la instalación de un segundo grupo de la central térmica de ciclo combinado de Castejón. En octubre de 2016, 11 años después, el Tribunal Supremo declara nula esa autorización de manera definitiva. En esos 11 años se han dado un sinfín de batallas legales por parte de un grupo de vecinos y vecinas de la Ribera contra uno de los mayores despropósitos ambientales que se ha cometido en la Comunidad Foral de Navarra.

La sentencia de octubre de 2016, supone que la autorización que ha dado pie a siete pleitos judiciales y otros tantos recursos administrativos es nula de pleno derecho, es decir nunca debió darse.

Es nula porque incumplía la normativa ambiental que le era de aplicación en aquella época:

  • No solo por un tema de distancias con el núcleo urbano, que también.
  • Ese incumplimiento en el tema de distancias, supuso que no se tuvieran en cuenta diferentes alternativas de emplazamiento del segundo grupo de la central, lo que infringe la normativa de impacto ambiental.
  • Ni los impactos a las zonas naturales protegidas (riberas y sotos del río Ebro y Bardenas Reales). Infringiéndose también la normativa de protección de espacios naturales.
  • Es decir, alguien decidió que había que hacer un segundo grupo en la ya existente central de ELEREBRO y se hizo sin tener en cuenta la legislación ambiental que le era de aplicación. Consecuencia: nulidad de pleno derecho de la autorización de industria que arrastra también a la Declaración de Impacto Ambiental.

Esta sentencia nos retrotrae jurídicamente a 2005, es decir si alguien quiere poner en marcha un nuevo grupo de ciclo combinado en Castejón tiene que iniciar un nuevo procedimiento de apertura y cumplir con la normativa del ámbito eléctrico y de carácter medioambiental además de otra normativa sectorial. Ahora bien, si esa es la situación jurídica, la fáctica es totalmente diferente, ya que sí que existe un segundo grupo construido.

El cumplimiento de la sentencia, también lo hemos tenido que pedir desde la plataforma ciudadana, ya que ni la empresa, pero tampoco ninguna administración ha hecho nada para que la misma se cumpla, ni por supuesto para exigirle absolutamente nada a la empresa. Esta misma semana el TSJ Madrid le ha pedido al ministerio de industria que informe sobre el cumplimiento de la sentencia, ya que hemos instado la ejecución forzosa de la misma. En concreto hemos solicitado:

  • La baja en el registro de productores de electricidad, tanto el estatal como autonómico.
  • La desconexión del segundo grupo de la central de la red de transporte de energía.

Y también hemos pedido el desmantelamiento, ya que entendemos que sin la inicial autorización de industria no hay ninguna otra licencia. Es decir si el ministerio le hubiera dicho a la empresa que la autorización era ilegal, no hubiera construido esa central.

Por último queremos destacar que toda esta lucha por la defensa del medio ambiente y por ende de la salud de la ciudadanía, lo han hecho un grupo de vecinas y vecinos, no solo contra unas empresas también contra la administración, que antes y ahora han defendido las mismas posiciones que la empresa. Han sido el mejor abogado defensor de la empresa y el peor enemigo de la ciudadanía de la Ribera.

Fundación SUSTRAI Erakuntza
www.fundacionsustrai.org y www.sustraierakuntza.org
sustraierakuntza@gmail.com