Egaibarren (Lizarraldea) ur erauzketa handitzeko plan sektoriala baliogabetu du Auzitegi Gorenak

Tiempo estimado de lectura de este artículo: 
2,5 min.

Momento de la presentación de una queja por la extracción de agua en Valdega ante el Defensor del PuebloSustrai Erakuntza fundazioak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Jurramendiko Mankomunitatearen ur horniketa handitzeko helburua duen Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS). Bat-bateko balorazioan esan dutenez –geroko iragarri dute epaiaren analisi sakonagoa–, Auzitegi Gorenaren erabakiak agerian uzten du Lokizko akuiferotik egiten diren ur erauzketetan irregulartasun ugari dagoela.

Auzitegi Gorenaren epaiak dio –Sustrai Erakuntzaren hitzetan betiere– aurretiazko tramite baten faltagatik indargabetu duela UGPSa: Ebroko Ur Konfederazioaren onespena. Alta, Jurramendiko Mankomunitate horren zain egon gabe hasi zituen obrak. Hartune nagusietatik urtero hainbat hektometro kubo ur erauzten ari dira, horretarako kontzesiorik izan gabe, Sustrai Erakuntzak salatu duenez.

“Berriro ere baimenari itxaron gabe abian jartzen den azpiegitura bat dugu begien aurrean. Horrek Ebroko Ur Konfederazioa behartzen du kontzesioa a posteriori baimentzera, inbertsioak galdu ez daitezen”, adierazi dute.

Dagoneko lanean ari direnez gain, Mendazan putzu berriak irekitzen ari dira aipatutako baimenik gabe. “Epaia ikusita, guztiz legez kontra ari dira”, esan du Sustrai Erakuntzak, eta lanak berehala gelditzeko eskatu du.

Fundazio ekologistak, eskualdeko hainbat talderekin (Salvemos el Ega Bizirk kasu) eta Antzin eta Murietako udalekin batera, maiz salatu du inguruko ur erauzketek arriskuan jartzen dutela Ega ibaiak eta Lokizko akuiferoak osatzen duten sistema, eta uraren kudeaketarako bestelako bideak jorratzeko eskatu dute, oraindik indarrean dauden erauzketa-proiektuak irregulartasunez beteta daudela nabarmentzeaz gain.

Argia aldizkarietatik hartutako testua. Mila esker Unai Brea! Gaztelaniazko bertsioa datu gehiago ditu...

SUSTRAI Erakuntza fundazioa
www.sustraierakuntza.org eta www.fundacionsustrai.org
sustraierakuntza@gmail.com