Nori komeni zaio hitzarmen hau?, iritzi artikulua

Tiempo estimado de lectura de este artículo: 
6 min.

Ayerdi Konseilaria eta Fomento Ministroaren gertuko bileraIritzi testu honetan Nafar Gobernuaren Garapen Ekonomikoren Kontseilaria eta Espainiako Fomento Ministroaren arteko elkarrizketei buruz gure kezkak plazaratzen ditugu, argi azaldu dutelako biek Nafarroako Prestazio Altuko Trena bultzatu nahi dutela ikusita. Baina testu osoa irakurri baino lehen Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean. Elkarrizketan bai Ayerdi Kontseilariarenak bai gure iritziak entzungo dituzu:

Nafarroako Prestazio Handiko Trenaren Korridorearen (AHT) bultzadaren antzerkiaren aurrean gaude, zaharkituta eta iraungita dagoen Abiadura Handiko Trenarena alegia, oraingo Nafarroako Gobernuak modu tematian berrizendatu nahi duenarena.

Hizkuntzaren jokoaren gauzak dira, gauzak bere izenarekin ez deitzeareana: Castor proiektua, Sanferminetako museoa, Los Arcoseko zirkuitoa, Navarra Arena, eta orain Prestazio Handiko Trena (AHT).

UPN/PSNren proiektu zaharretik ez da koma bat ere aldatu, ideia bat egiteko Ingurugiro Eragin Txostena 2004. urtekoa da (orain dela 13 urtekoa, ez da makala!) Zer aldatu da hamahiru urte hauetan?

Badirudi PP eta Geroa Bai Nafarroan garatu nahi duten trenbide ereduarekin orain ados daudela. Hau bultzatzeko lanak ere banatu dituztela dirudi: Geroa Baik Iruñerrian egiteaz arduratuko da, eta UPN/PP Castejonetik Campanaseko zatian, Tafallatik pasatuz.

Nola daiteke, tamaina honetako proiektu bat bultzatu baino lehen, errentagarritasun soziala edo ekonomiko aztertzen duen ikerketa bakar bat ere ez egitea? Agian uste dute, azken finean dirua publikoa denez, ez dela beharrezkoa. Honetan ez da ezer aldatu hamahiru urte hauetan.

Urte hauetan zehar Nafarroan Abiadura Handiko Trenaren edo Prestazio Handiko Trenaren lanak ez abiarazteko hainbat arrazoi azaldu dira, eta baita gure Komunitatearentzat, bere baliagarritasuna, errentagarritasun sozioekonomikoa, eta lurraldearen zein ingurumenaren eraginaren azterketa sakona egitea ere eskatu.

Hala ere, Nafarroako Erdialdean gertatuko dena ikaragarria da, Tafallan, Erriberrin, Martzillan, Villafrancan... gaur egun dituzten trenbide loturak galduko dituzte. Madridera bidaiatzeko gaur egun baino denbora gehiago beharko dute,  Iruñeraino kotxean joan beharko dute, aparkalekua ordaindu, AHT berria hartu, eta Erdialdetik berriz pasatu, tiketa gehiago ordaintzeaz gain. Hau da, denbora gehiago beharko dute, arrisku gehiago izango dute eta garestiago aterako zaie. Norbait ausartzen da erabaki honen logika azaltzeaz?

Iruñeko trenbidearen saihesbideari dagokionez, beste tokietan, hosgabetzen, hesitzen edo herrigunetatik pasatzen diren trenbideak isolatzen inbertitzen da dirua, arriskuak eta eragozpenak gutxituz. Hemen, dagoena alde batera utzi eta azpiegitura berri batean dirua xahutu nahi da. Beste aldetik, ez dago mugikortasun eta diru aldetik plangintza on bat duen hiririk bere geltokia erdigunetik urruntzeko euro bat gastatuko duenik, kontrakoa, Europan geltokiak hiriaren erdialdean kokatzen dira. Ez da interes ekonomiko berezirik egongo geltoki berria Etxabakoitzen kokatzeko?

Hau dena jakinda, oraingo Nafarroako Gobernua tematzen ari da eta AHT/PAT eraikitzeko lanekin jarraitzeko hitzarmen bat sinatzeko negoziazioa abiaraztea erabaki du.

Orain dela gutxi, Espainako Gobernuko Ministroa den Iñigo de la Serna (PP) eta Nafarroako Gobernuko lehendakari ordea den Manu Ayerdiren (Geroa Bai) artean izandako bilera argigarria izan da, itxurakeriak alde batera utzita: ados daude.

Teknikoki, gaur egungo azpiegitura hobetzeko aukerak aztertu gabe jarraitzen dute, eta ekonomikoki Ministroak argi utzi zuen: aurreikusitako 675 milloi euroak orain “800 bat milloietara” handitu nahi da, “eta behar bada 1000 milloietara handituko dugu”. Horrela hartzen dira erabaki politikoak, eta horrela xahutzen da diru publikoa, ez da hobeki azaltzen ahal batzuen eskuetan egosten ari dena AHT/PATari buruz ari garenean.

Madrideko saltsa hau Nafarroara ekarrita, bertsio eta irakurketa desberdinak agertzen dira, aste honetan bertan Gobernuaren bozeramaileak,  Maria Solanak emandakoa, eta lehendakari ordea den Manu Ayerdik emandakoa, badirudi kontraesanak daudela. Futbolean baloirik gabeko lasterketa izango zen, aurkariak jarraitzeko, hura despistatu eta gero gola beste aldetik sartu.

Kasu honetan barraskiloaren lasterketa izango litzateke, emeki emeki, euria egiten duenean eta eguraldiak laguntzen duenean, burua atera eta AHTa eskatu Madriden,  Madridek Nafarroan onartu ez daiteken hitzarmen bat jartzen du mahai gainean, Nafarroako Gobernua babesten duten partiduak horrelako diru xahutzea eta aurrekontuan utziko duen itzala ez dutenez onartuko, orduan, oraingo Nafarroako Gobernuak itxura eginez, amore emango du harreman onak mantentzeko, eta barraskiloari adarrak ikutzen zaizkioenean  bezala eginen du, adarrak bilduko ditu baina ez du bere posizioan atzera eginen.

Zer gertatuko da? Estrategia eta antzerkia aurrera doazela, Nafarroako Gobernuak ez du Madridek mahai gainean jarri dioen hitzarmena onartuko, Nafarroako Erdialdeko gatazka soziala Madridetik kudeatuko dute, ez da hitzarmena onartuko eta Madridek “utzitako eskumena” berreskuratuko du, erakargarriago den interes bat baitago, Etxabakoitzeko garapen urbanistikoa eta geltoki berria eraikitzea.

Kasu honetan, estrategia ez da Nafarroarentzat eskumen gehiago eskatzea, baizik eta “utzitako eskumena” lagatzea gatazka txiki bat gainetik kentzeko eta aldi berean Etxabakoitzeko goxokiarekin gelditu, proiektu osoa bultzatuz.

Nola bultzatu UPN/PSNk bultzatutako proiektu zaharra oraingo Nafarroako Gobernua babesten duten partiduekin, Nafarroako Erdialdearen kontura  eta eskuak zikindu gabe? Ba modu honetan, emeki emeki, barraskiloa bezala eta behar denean adarrak gordez. “Kalapita” dator, baina Shakespearen antzezlan melodramatiko hoberenetan ere, parte hartzen dutenak antzezten ari dira.

Antzerkiarekin edo gabe, hainbat gauza ez dira hainbeste aldatu, hamahiru urte eta gero hemen jarraitzen dugu, galdera gehiegi jarraitzen dute erantzunik gabe. Zein da Castejonetik Campanasera egin nahi den zatiaren aurrekontua 675, 800 edo 1000 milloi euro? Trenbide eredu merkeago bat behar dugu, suizakoaren antzekoa, egituratua eta lurraldearen arabera antolatua? Edo trenbide eredu garestia, elitista, zentralizatua, errentagarritasun azterlanik gabekoa, irizpide politikoekin diseinatua?

Sustrai Fundaziotik, Nafarroako jendartearekin dugun konpromisoa berresten dugu, gure hitza ematen dugu, oraindik justifikaziorik ez duen proiektu honetan gastatzen den euro bakoitza ikuskatuko dugu. Nafarroan, Nafarroatik eta Nafarroarentzat nahi dugun garraio ereduari buruzko prozesu partehartzaile gardena eta erreala eskatzen jarraituko dugu. Gertatzen dena gertatzen dela, urteak joan ahala, kudeaketa ez eraginkor honengatik aurreikusten dugun hondamendi ekonomiko, politiko eta soziala ikuskatu eta salatuko dugu.

AHTak errentagarritasun sozial eta ekonomikoa duten zerbitzu publikoetan ordea, murrizketak ekarriko ditu nahi eta nahiez: murrizketak osasungintzan, hezkuntzan, beketan, ikerketan, desgaitasunea, genero politiketan, doako justizian, kulturan, enplegu publikoan, pentsioetan, unibertsitate publikoan, lehenengo sektorearen dirulaguntzetan, laborategi publikoetan, enplegu berezietako zentroetan, suhiltzaileetan, ospitaleko larrialdietan, ingurugiroan, eta beste hainbat esparrutan, non inbertsioak aski justifikatuta dauden.

Ez dugu Navarra Arena berri eta dotorerik nahi. Madridek ordaindu edo Nafarroak ordaindu, diru publikoa da eta azkenean guztiok ordainduko dugu.

Nerea Martiarena Vallero
Sustrai Erakuntza Fundazioa