AHT-ren lanek legez kanpo jarraitzen dute

    eu 30 Ago 2014 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Epaia ezagutu zuenean egindako prentsaurrearen argazkiaAbiadura Handiko Trenaren lanek aurrera jarraitzen dute lege betebeharrei muzin eginez. Proiektua 2004. urtean onartu zen, baina lanak 2011ra arte ez ziren hasi. Ordurako, ingurumen inpaktuaren ebaluaketa bertan behera zegoen, besteak beste, araudi espainarrak ematen zion bost urteko iraunaldia pasatua baitzegoen, aldez aurretik eguneratua izan gabe. Hala, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak erantzun zion pasa den udan Sustrai Erakuntza Fundazioak jarritako helegiteari. Epaiak argi eta garbi deklaratu zuen aipatutako ingurumen inpaktuaren ebaluaketaren iraungipena eta baliogabetasuna.

    Epai honen ondorio nabarmenena da informazio txosten osoa baliogabetzen duela, eta beraz, baita proiektu eraikigarrien azpizati guztien baliogabetzea ere. Ez da ahaztu behar proiektu hauen eskutik, egun Nafarroan lurjabetzeak eta AHT-ren lanak burutzen ari direla.

    Prozesu honetan, beste behin gogoratu beharra dago eraikuntza honen eskuduntza estatuarena dela, nahiz eta eskuduntza hau nafartarren eskuetan utzi, aldi baterako eta azpiegitura zehatz honetarako.

    Udazkenean, estatuak Auzitegi Gorenean kasazio helegitea jarri zuen Madrilgo Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren aurka, helburu argi batekin: prozedura ahalik eta gehien luzatzea, zeinen arabera, proiektuaren espedientea hasieratik hasi beharko lukeen. Hori dela eta, Sustrai Erakuntzak “lanen suspentsioa” Madrilgo Auzitegi Nagusiari eskatu zion.

    Otsailean, auzitegi horrek esan zuen (PDF, 478 Kb) ezin zela “lanen suspentsioa” eskatu, epaiaren “behin behineko egikaritzea” baizik (epaiak ingurumen inpaktuaren baliogabetzea azaltzen zuen). Hortaz, auzitegiaren irizpidea ontzat hartu eta Sustrai Erakuntzak epaiaren “behin behineko egikaritzea” eskatu zuen, eta adierazi zuen epaiak zehazki azaltzen zuela baliorik gabeko ingurumen inpaktu ebaluaketarekin egiten ari ziren lanen gelditzea.

    Orain, auzitegi berak, beste Auto (PDF, 283 Kb) baten bidez, adierazi du ezin diola bide eman Sustrai Erakuntzaren demandari, bi arrazoiengatik. Bat: lanak egiten ari den erakundea, hau da, Nafarroako Gobernua, ez da bere garaian demandatu zen erakunde bera, garai hartan Estatuko Administrazioa baitzen. Bi: lanen jarduerak “erabat ezberdinak direlako Epaiak kontuan hartu zuen helegitearen gaiarekiko”… ¿?

    Auzitegiak, beraz, abala ematen dio lanen jarraipenari, nahiz eta ez izan balio duen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa, eta beraz, uko egiten dio, Inpaktuaren Ebaluaketa falta dela eta, ondorioak ateratzeari. Gainera, itxurazko bereizketa egiten du: aditzera ematen du Estatuko Administrazioak berea den eskuduntza bat beste erakunde baten eskuetan uzten duenean, bigarren administrazioa salbuetsita geratzen dela edo modu autonomoan demandatu behar zaiola ingurumen baimenak ez dituzten lanak gelditzea nahi bada.

    Hitz batean, Sustrai Erakuntzaren ustez, lege ingeniaritza erabili egiten da juridikoki baliogabetutako lanen zerbitzuan, ez delako kontuan hartzen proiektuaren ingurumen ebaluaketa ezeztatua izan zela. Sustrai Erakuntzarentzat, epaiaren egikaritzaren luzapenak AHT-ren arazoa larritu baino ez du egiten Nafarroan. Auzitegi Gorenak arrazoi ematen ez badie helegite egileei (estatuari), Abiadura Handiko Trena kudeaketa publikoaren hondamendi bihurtuko da, lanak amaituta eta miloika euro legez kanpo xahututa.

    SUSTRAI Erakuntza fundazioa
    http://www.fundacionsustrai.org/ eta http://www.sustraierakuntza.org/
    sustrai@fundacionsustrai.org