Krisi ekonomikoa edo energi krisia

    eu 19 Dic 2012 - Guaixe

    Guaixeko logoaKrisia orain dela bost urte hasi zen, eta geroztik politikariek eta komunikabideek noizbait hazkunde ekonomikora itzuliko garela iragarri digute. Baina errealitateak esaten diguna zera da, beraien aurreikuspenek porrot egin dutela, eta jendeak jada ez duela konfiantzarik ezta itxaropenik ere beraiengan. Gero eta gehiago dira egungo krisi ekonomikoaren sorrera ingurumen eta energi krisian oinarritzen duten adituak.

    XX. mendeko 70. hamarkada geroztik, poliki poliki ohartarazi digute behin eta berriz, ezinezkoa dela etengabe jarraitzea hazkunde honekin, bizi garen munduak muga fisikoak baititu, baliabide energetikoak adibidez. Egun badakigu lurraren petrolioaren erdia kontsumitu dugula errezena ateratzeko, hurbilena, merkeena eta kalitate onekoa. Eta orokorrean, petrolioaren eskaria gora doa, edo saiatzen ari da.

    Honek esan nahi du, gure kontsumo ohiturak ez baditugu zorrotz aldatzen, prezioak igotzen jarraituko dutela, igoera energian, elikagaien edo beste olio-menpeko produktuetan bezala. Prezio altu hauek egungo sistema ekonomikoaren jarraipena kolokan jartzen du, sistema hau hazkunde mugagabean oinarritzen baita. Petrolio upel bakoitzak 90 euro igo denetik ez dugu hazkunde ekonomikorik izan. Eta fisikak prezio hauek igotzen jarraituko dutela esaten digu.

    Hortaz, batzuk dagoeneko iragartzen dute krisi hau ez dela inoiz bukatuko eta datozen hamarkadetan deshazkundean jarraituko dugula, bai edo bai. Sustrai Erakuntzatik uste dugu gure eskuetan dagoela nola egin: gure borondatearen kontra eta egoera nahasi batean orain arte bezala, edo deshazkundea kontzienteki eta modu ordenatu eta planifikatu batean eraman. Hor dago gure gizartearen erronkaren gakoa.

    Guaixe Sakanako Aldizkarian argitaratuta.

    [Ikusi hemen goian aipatzen den bideoa: “El Oil Crash. ¿Por qué esta crisis no acabará nunca?“:]


    Ver vídeoUNED - Noticias - El Oil Crash. ¿Por qué esta crisis no acabará nunca?