Labore transgenikoak debekatzearen alde

    eu 29 Ene 2016 - Prentsa oharrak

    Arto trasgenikoaren soro baten irudiaLabore transgenikoak arautzen dituen lege-esparru berria kontuan hartzen, Sustrai Erakuntza fundazioak, beste Nafarroako erakundeekin batera (*), nekazal kontseilariari eta zuzendari nagusiei, zein legebiltzarreko talde desberdinei, eskatu die EBeko beste herrialdeetan egin duten bezala, genetikoki aldatutako organismoen (GAO) laborantza komertziala beren lurraldeetan galaraz dezaten.

    Labore transgenikoak arautzen dituen lege-esparrua nabarmen aldatu dela [1] eta aukera ireki duela Batasuneko estatuek edo eskualdeek genetikoki aldatutako organismoen (GAO) laborantza komertziala beren lurraldeetan galaraz dezaten. Orain arte EBko 17 estatuk eta 4 eskualdek transgenikoak debekatu dituzte lege berri honi helduta [2].

    Egiaztatu da transgenikoek ingurumen ­arriskuak dakartzatela gizakien osasunerako eta nekazaritzarako, baita ondorio sozioekonomiko kaltegarriak ere [3]. Hauen artean, agrokimikoen erabilera handiagoa eta sastraka eta intsektu iraunkorren agerpena; halaber, antibiotikoekiko erresistentzia eta alergiak agertu dira. 20 urte baino gehiagoko merkaturatzearen ondoren, genetikoki aldatutako organismoen inguruko promesak faltsuak gertatu dira: labore transgenikoek ez dute gehiago produzitzen, ez dira elikagarriagoak eta munduko gosearen arazoa arintzeko ez dute lagundu izan.

    Ebidentzia nabarmena azaltzeagatik ere, Espainiak labore transgenikoen alde egiten duen EBko estatu gutxietako bat izaten jarraitzen du. Horrek talka egiten du nekazaritza-ekoizpenaren alorrean bilatzen den kalitatezko irudiarekin. Arto konbentzionalaren eta ekologikoaren laborantzan gertatutako kutsadura kasu etengabeek eta polen transgenikoa eztian agertzeak erakusten du bi ereduen arteko koexistentzia ezinezkoa dela. [4] [5].

    Hortaz, labore transgenikoek ingurumena eta osasun publikoa ere babesten dituen kalitatezko nekazaritza iraunkorra geldiarazten dute. Bestalde, Aragoiko gobernuak (arto mota hau erabilita azalera zabalena duen lurraldea) urte hasieran plazaratutako txosten teknikoan aitortzen du “aldaera konbentzionalen produkzioak aldaera transgenikoenak bezain altuak edo handiagoak izan dira” eta horregatik hauen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen du. [6].

    2015/412/EE Zuzentarauak, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, GAOen laborantzak nazio, eskualde eta toki mailako dimentsio sakona duela aitortzen du, lurzoruaren erabilerarekiko, tokian tokiko nekazaritza­egiturekiko eta ekosistemen eta paisaien babesarekiko duen loturarengatik.

    Horregatik, esplizituki onartzen du Batasuneko estatuek eta eskualdeek beren lurraldean GAOen laborantza murrizteko edo debekatzeko juridikoki lotesle diren egintzak hartzeko aukera dutela; arrazoi hauetan oinarrituta betiere:

    1. Ingurumen­politikaren helburuak
    2. Lurralde­antolamendua
    3. Lurzoruaren erabilera
    4. Ondorio sozioekonomikoak
    5. Beste produktu batzuetan GAOen presentzia saihestea
    6. Nekazaritza­politikaren helburuak
    7. Ordena publikoa

    Estatu espainarraren antolamendu juridikoan goian aipatutako arrazoiak autonomia erkidegoen eskuduntza dira. Horregatik, uste dugu lege­esparru honetan eskualdeei dagokiela bidezko legedia garatzea beren lurraldeetan transgenikoen laborantza galarazteko edo murrizteko.

    Horiek horrela, eremu legal berria kontuan harturik eta EBko estatu gehienek dagoeneko egin duten moduan, zure lurraldean transgenikoen laborantza murrizteko edo debekatzeko beharrezkoa den legedia garatzeko gonbit egiten dizugu.

    (*) Sustrai Erakuntza, Setem, Landare, Greenpeace, Amigos de la Tierra, SECU; Plataforma Rural, Red de Semillas, Mugarik Gabe, REAS, OCSI eta Ekologistak Martxan. Hemen agertzen diren Irudi eta textuak Ekologistak Martxan-eko webgunetik hartutakoak dira.