Nafarroako erraustegia, Greenpeace eta Compañia de las 3Rs eskainitako informazioa

    eu 12 May 2011 - Hondakinak eta errausketa

    Logotipo de Greenpece contra la incineraciónLogotipo de la Compañía de las 3RsIgande honetan, maiatzaren 15a, Greenpeace eta Compañia de las 3Rs Iruñeako Mercaderes Emparantzan egonen dira, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00tak arte, errausketaren arriskuak eta dauden alternatibeei buruz azalpenak emateko. Hona hemen bi talde hauek egin duten panfletoaren textua, Greenpeaceko web horrialdean aurkintzen dena ere (PDF fitxategia, 637 Kb).

    Nafarroako erraustegia

    2010eko abenduaren 27an Nafarroako Gobernuak Hondakinak Kudeatzeko 2010-2020 aldiko Plan Integratua (PIGRN) onartu zuen, Parlamentutik pasako zuelako agintza bete gabe. Plan honen erronka nagusia erraustegi bat eraikitzea da, 200 milioi euro baino gehiago gastatzea ekarriko duena. Gure Komunitateko hondakinak erraustegi handi horretara bideratuko lirateke. Plan honek errausketa-instalaziorainoko hondakinen garraiatze luzeak ekarriko lituzke Nafarroa osoan zehar, eta horren ondorioz, erregai-kontsumo handia eta negutegi-efektuko gasen etengabeko isurketak gertatuko lirateke. Gainera, erraustegia eraiki eta martxan jartzeak urte luzetan hipotekatuko luke Komunitateko hondakinen gestio- politika, izan ere, erraustegi batek, errentagarri izateko, etengabe aritu behar du hondakinak tratatzen. Gauzak horrela, hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko politikak ezin izango dira aplikatu, Hondakinen Kudeaketa Akordioak markatzen duen bezala.

    Nafarroako Gobernuak urteko 128.000 tona zabor errausteko ahalmena izan nahi du instalazio berrian. Beraz, PIGRNen arabera, Nafarroako hiriko hondakin solidoen %48 erreko litzateke. Dena den, erraustegian erretzeko liratekeen hondakin hauei gehitu beharko genizkieke industrian ekoiztutako beste zabor batzuk (RINP), arriskurik gabekoak, baina birziklagarriak ez liratekeenak (Planaren arabera 2008an 133.000 tona baino gehiago urtean). Gauzak horrela, benetan 261.000 tona hondakin erreko lirateke urteko, beraz, kopuru hauek ez datoz bat Foru Gobernuak aurkeztu zituen egitasmoekin.

    Plan honen bidez, Iruñerriko Mankomunitatearen (MCP) birziklatzeko jardunbidearekin hautsi egiten da eta bai Nafarroako Gobernuak, baita MCPek ixten diote atea gaien osoko bilketa aukeratzaileari eta gai organikoen konpostatzeari. Horrela, 30 urte baino luzeagoa izan den bilketa aukeratzailearen aldeko jardunbideari bizkar ematen zaio. Iruñea eta Nafarroa aitzindariak izan dira gai hauetan, eta nabarmentzekoak dira papera eta kartoia, beira, ontziak eta hondakin handiak berreskuratzeko egindako lanak. Eskarmentu honen ildotik zentzuzko eta beharrezkoa litzateke gai organikoen bilketa handitzea, egun egiten ari diren eraren batez edo bestez. Esaterako, Atez Ateko bilketaren bidez, Estatu osoko 100 udalerri baino gehiagotan eta Europako hainbat estatutan oso emaitza onak ematen ari dena (azpimarratzekoa da Gipuzkoako hainbat udalerriren ekimena).

    Zaborren errausketari EZ!

    Errausketa ez da konponbidea hiri hondakinen kudeaketa jasangarri baten ikuspuntutik eta gainera klima aldaketari arazo bat gehitzea suposatzen du. Prebentzio, berrerabilpen eta birziklapen politikek, zaborraren arazoa murrizteaz gain, gai toxikoen eta berotegi-efektu gasen sorrera sahiesten dute. Gainera, zaborra erretzeak produktu berriak ekoizteko naturatik berriz atera beharko diren baliabideak erretzea suposatzen du, honek ekonomikoki eta ingurumen arloko kostu handia eragiten duelarik.

    Zaborren errauskerari EZ esatearen zergatia

    Errausketa kaltegarria da bai osasunarentzat, baita ingurugiroarentzat ere:
    Hiri hondakin solidoak erretzen dituzten erraustegietatik botatzen den kean, gure osasunarentzat toxikoak eta arriskutsuak diren hainbat elementu antzeman dira. Bertako tximinietatik dioxinak, metal astunak (Kadmioa, merkurioa, beruna…), konposatu organiko hegazkorrez gain (toluenoa, diclorobencenoa, hexaclorobencenoa eta beste 186 osagai, partikula finak eta ultrafinak, NOx eta CO2 ere botatzen dira. Nahiz eta bertan ezarritako gasen iragazpen eta garbiketa sistemak oso onak izan, elementu guzti hauek airera, uretara eta lurrera igarotzen dira.

    Sustantzia hauen artean gehienak osasunerako oso kaltegarriak dira, kantzerra bezelako gaixotasunak sor ditzateke; inmunitate, arnasketaeta ugalketa sistemari, baita hormonen garapenari, eta nerbio sistemari besteak beste eragiten diotenak. Gainera, sustantzia hauen igorpenak zuzenki eragiten du ingurugiroan eta gai toxiko hauen zati bat florak eta faunak bereganatzen dute. Gerora gizakiak irentsi ditzake, bera baita kate trofikoaren azken muturra.

    Sortutako produktu arriskutsu eta toxikoentzat zabortegiak behar ditu:
    Gaur egun ez dugu gure esku zaborra erretzen duen eta bertatik hondakin toxiko berriak sortarazten ez dituen sistemarik: hauek, hondar-zabor eta errautsak dira eta kudeaketa berezi bat behar dute segurtasunezko zabortegietan edo biltegietan. Kalkuluen arabera, erretzen den zaborraren pisuaren %20 eta %30 bitartean gai arriskutsu hauetan bilakatzen da. Beraz, erraustegiak azken finean egiten dutena zera da: hiri hondakinak, materialki balioztatudaitezkeenak, produktu toxikoen milaka tonatan bilakatzen dituzte.

    Aukerarik garestiena da bai udalerrientzat, baita herritarrentzat ere:
    Erraustegi bat eraikitzea oso garestia da, baita bere mantenimendua ere. Gainera, honek erraustegiaren instalakuntzak kudeatuko dituzten enpreseei hainbat hamarkadetarako kontratuak ematea suposatzen du. Gastuak hein haundi batean udaletxeek eta herritarrek ordaindutako tasen bidez ordainduko lirateke.

    Estatu Espainoleko erraustegien batazbesteko sarrera tarifa 63,20 euro/tonako da. Salneurri hauek, hiritar bakoitzeko 166 euroko kostua izango luke instalakuntza bakoitzeko , eta 20 euro urteko ustiapenari dagokionez. Honela, erraustegia duten udalerriek biztanle bakoitzeko ordainduko dutena, zaborra jaso eta garbiketari dagokionez, %20a garestitzen da erraustegia ez dutenekin alderatuta . Hau ere herritarrek ordaintzen duten zabor-tasan isladatzen da, %30a igotzen baita zaborra erretzen duten udalerrietan.

    Enplegua murrizten du:
    Espainiar estatuan hamar zabor erraustegi daude, guztira 568 langileek lan egiten dute, hau da 25 langile erretako 100.000 tonako (azken datu ofizialen arabera, urtean 1,9 milio tona erretzen dira). Azpimarratzekoa da langile kopurua murrizten joaten dela erraustegiaren neurria eta edukiera haunditzen den heinean.

    Erraustegien lanpostuak sortzeko gaitasuna zaborrak kudeatzeko beste sistema batzurekin alderatzen badugu, argi eta garbi ikus dezakegu birziklapenak 7 eta 39 aldiz lanpostu gehiago sor ditzakeela. Honek esan nahi du erretzen dugun kopuru guztia berreskuratu eta birziklatuz gero, 3.976 eta 22.152 arteko lanpostu sortuko liratekeela. Beste aurkako ikuspuntu bat zera da: erraustegiak kokatzen diren lurraldeetako ekonomia lokalei ondorio negatiboak ekartzen dietela, bertako nekazaritzan, abeltzaintzan eta turismoan eragina dutelako.

    Alternatiba bideragarriagoak badira/existitzen dira/badaude:
    Araudi desberdinek, murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea behartzen dute eta azken aukera edo aukera txarrena bezela errausketa eta zabortegiak zehazten dituzte. Orduan, zergatik politikariek eta administrazioak behin eta berriro ahalegintzen dira gure lurraldea erraustegi berriekin betetzen?

    Gure zabor ontzietara botatzen dugun materia organikoarekin biogasa sortu genezake (tratamendu biologiko baten ondorioz) eta horrela metanoa kantitate handietan atmosferara igortzea saihestuko genuke, gas honek CO2ak baino 21 aldiz berotegi-efektu botere gehiago duelarik. Materia organikoarekin konposta lortuko dugu eta gero konpost hau nekazaritzan, lorategietan edo lurraren berriztatzean erabili dezakegu. Plastikoak, latontziak, papera, kartoia eta beirazko botilak berrerabili edo birziklatu daitezke ontzi berriak ekoizteko eta horrela naturatik baliabide berriak ateratzea ekidingo genuke.

    «Zero zabor» ikuspegi batek, murrizte, berrerabilpen, birziklapen eta konpostaje ereduetan oinarrituta, berotegi-efektuko gasak eta beste igorpen toxikoak murrizteko aukera emango luke. Gainera horrelako planteamendu batek zaborrarekin nolabait erlazionaturik dauden beste sektore batzuetan sortzen diren igorpenak murrizten lagunduko luke. Lehengaien erauzketan, garraioan, eraldaketan eta fabrikazioan aurrezpena agerikoak da. Gainera, gai toxikoen mailaz mailako ezabapenak eta ekoizleen erantzunkizuna betetzeak berebiziko garrantzia dute zero zabor politiketan.

    Espainiar estatuan badira dagoeneko ehundik gora udalerri «atez-ate» deritzon zaborren gaikako bilketa burutzen dutenak. Sistema hau etxean sortzen dugun zaborra gaika banatzean datza, gero asteko egun zehatzetangai bakoitza jasotzen delarik. Beste udalerri batzuetan aldiz «bidezko zabor-tasa edo sortarazpen tasa» sistema erabiltzen dute, honela zabor gehien sortzen dutenek gehiago ordaintzen dute. Leku hauetan hondakinen bilketa eta berreskurapen mailak portzentai oso haundiak lortzen dituzte: Tiana-n (Bartzelona) %90koa, Puigpunyent-en %77.39koa eta Esporles-en %73,10koa (biak Mallorca-ko udalerriak), eta Usurbil-en (Gipuzkoa) %85 ingurukoa da. Datu hauek zaborren kudeaketarako eredu jasangarri bat erabiltzeaposible dela erakusten dute. Eredu honek zaborrari balioa emateaz gain, gaur egun planteatzen diren erraustegien eta zabortegien bideraezintasuna frogatzeko balio du.

    Zaborren errausketari buruz inoiz kontatu ez dizutena

    Honela funtzionatzen du erraustegi batek.

    1. Zaborrak erraustegira iristen dira.
    2. Hondakinak zulo batean biltzen dira. Maizka gertatzen da lixibiatuen (ur zikinak) iragazpena.
    3. Garabi zubiaren bitartez zaborra garraiatzen da.
    4. Zaborra elikadura tolbetan sartzen da.
    5. Hondakinak errauste parrillara erortzen dira.
    6. Labean zaborrak erretzen dira, gasoleo, ez-sailkatutako olio edo gas naturalaren laguntzarekin.
    7. Erre eta gero, labearen azpian oso toxikoak direnerrautsak sortzen dira.
    8. Igorritako gasak produktu kimikoekin tratatzen dira.
    9. Errekuntzako errautsak iragazkien edo filtroen bidez eusten dira.
    10. Errauts hegalariak guztiz toxikoak diren gaiak dituzte halaber, dioxinak eta furanoak.
    11. Kebidetik berotegi-efektuko gasak eta beste osagai kimikoak igortzen dira.
    12. Elektrizitatea sortzeko turbinak, erregai fosilak direla medio eta berari esker sortutako energia.

    Compañia RRR. Reducir, Reutilizar, Reciclar: http://lastreserres.blogspot.es/

    Greenpeacehttp://www.greenpeace.es

    Logotipo de Greenpece contra la incineración Logotipo de la Compañía de las 3Rs