Sustrai Erakuntza fundazioa: helburuak eta jarduketa eremua

eu 5 Abr 2010 -

Sustrai Erakuntza fundazioa gobernuz kanpoko erakundea da, irabazi-asmorik gabekoa. Bere helburuak honako hauek dira: ingurumenaren babesa, erakunde publiko zein pribatu ezberdinek bultzaturik, ingurumenean eragindako kalteei buruzko informazioaren bilketa, eta behar diren neurriak hartzea erabaki batzuen aurrean, azken hauek arintzeko edo ezeztatzeko. Erakundearen lana beraz, ingurumenaren gaineko informazioa aztertzea, lurraldean eragiten duten egitasmoen inguruko lanketa teknikoa eta juridikoa egitea, eta alegazio, helegite eta beste hainbat lege-jardueraren bidez, irtenbideak bilatzea litzateke.

Logo de la Fundación Sustrai Erakuntza

 

Fundazioak, honako helburu zehatzak ditu:

 

  • Ingurumena defendatzea eta ingurumenaren babes eta sustapen programetan parte hartzea.
  • Ingurumenarekin zerikusia duen lurralde-, ekonomia- eta jendarte-informazioa eta dokumentazioa bildu,  nafarrei horren berri eman eta informazio hori nahi duen edonoren esku uztea.
  • Ingurumenean eta lurraldean eragiten duten jarduera pribatu zein publikoen jarraipena egin, eta behar izatekotan, horien defentsan beharrezko neurriak hartzea.
  • Erreferentzia-gune fisiko edo birtualak bideratzea, ingurumenaren eta lurraldearen defentsan hainbat kanpainetan lan egiten duten erakunde, kolektibo eta pertsonek beren esperientziak trukatzeko aukera izan dezaten.
  • Ingurumen eta lurraldearekin zerikusia duten arazoei loturiko komunikazio-kanpainak garatzea.
  • Ingurumen eta lurralde-arazoetan interesa duten erakunde eta pertsonen prestakuntza eta gaitasuna laguntzea.
  • Ingurumenaren eta lurraldearen kudeaketan, jendartearen eztabaida eta parte-hartzea bultzatzea.
  • Egun ingurumen eta lurraldearen defentsan dauden ekimen ezberdinen garapena erraztea ingurumenaren inguruko informazioa eskuratzeari dagokionez, trukaketa eta eztabaida, foroak egitea, esposaketak, jardunaldiak, tailerrak, etab…, elkarteratzea, eztabaida politikoan edukiera politikoa, intergenerazional eta interterritorial elkartasuna, praktika onak sustatuz eta azken finean, herritar ekimen amankomunen proposamen eta eskurapenak.
  • Nafarroako Foru Komunitateko ingurumen-egoeraren berri emango duten ikerketak bideratu eta laguntzea.
  • Ingurumenaren gaian informazioa eskuratzeko, publikoki parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legea bete dadin laguntzea, zeinak 2003/4/CE eta 2003/35/CE zuzentarauak eta Aarhuseko Hitzarmena iraultzen dituen. Zuzentarau horiek eta Hitzarmenak dagoen informazioa hobetzera, zenbait gaietan informazio hori sakontzera eta hori hedatzeko lehentasunez tresna telematikoak erabiltzera derrigortzen dituzte administrazioak.
  • Deshazkundearen bidean aurrera egitea helburu duten ekimenak bultzatu eta laguntzea.
  • Ingurumen alternatibak zabaldu eta merkatuan dauden produktu ekologikoak publikoari orokorrean ezagutaraztea, profesional eta sektore ekoizleei bereziki.
  • Fundazioaren helburuak lagun ditzaketen beste hainbat xede.

 

 

 

Fundazioaren helburuaren inguru territoriala eta hartzaileak honakoak dira:

Nagusiki Nafarroako Foru Erkidegoa da Sustrai Erakuntza Fundazioak bere jarduera garatzeko hautatu duen lurraldea, baina beharrezkoa izanez gero, Estatu espainiarreko gainontzeko eremuetan ere jarduteko aukera ere aurreikusten du.

Fundazioaren onuradun izaera da gizarteak orokorrean, hala nola entitate, instituzio eta persona guztiei zuzenduta garatzen dituen ingurugiro promozio, prebentzio eta babes jarduerak; hezkuntza; informazioa, sentsibilitatea, komunikazioa; formakuntza parte hartze soziala; irakaskuntza eta ikerkuntza.

Onuradunen erabakia, ingurugiro zerbitzuen esku dagoena, indarrean dagoen legera egokituko da.