Sustrai Erakuntzarekin elkarrizketa nafarroako AHTa eta hirugarren errailari buruz

    eu 15 May 2013 - Audio eta bideo, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Metropoliforalaren logoa, Euskalerria irratiaren saioaSustrai Erakuntza fundazioko kide den Alfonso Garziandia Euskalerria Irratian egon zen Nafar Gobernuko AHTari buruzko azken mugimenduei buruz hitzegiteko. Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui Nafarroako Parlamentura egon zen joan den astean, Sustrai Erakuntzak, Aralar, AHT Gelditu! Elkarlanak eta Nafarroako Trenaren aldeko eta AHT-ren aurkako Hautetsien Sareak aurreratutakoa onartzeko: Nafarroako AHT abiadura handiko trenaren egungo proiektua ez dela eginen. AHTari Castejon eta Iruñea arteko zatian baino ez diote eutsiko. (Audioak archive.org webgunean daude):

    Castejon eta Zaragoza (Espainia) arteko lotura, eta Iruñea eta Gasteiz artekoa, egungo trenbidea moldatuz eginen dute. Beste errail bat jarriko dute, hirugarrena, egungo bidea Europak ezartzen duen zabalerara egokitzeko. Hirugarren errail honek nafarroako egungo burdinbide osoa jarriko da, Zarraluquiren aburuz, egungo trenbide osoa moldatuz.

    Baina Castejon eta Iruñea arteko AHT lanak jarraitzen dute, naiz eta hegoaldetik eta iparraldetik ez dutela konexioa, uharte bat konformatuz. Eta galdera berehala dator: zertarako Castejon eta Iruñea arteko loturarik gabeko AHT zati hori? Berez, gastu itzela eskatzen du obra horrek, eta hasi baino ez dute egin. Oraingoz Castejon eta Alesbes arteko zatian bakarrik sartu dira makinak, eta aurrekontu osoaren zati ñimiño bat besterik ez du erabili administrazioak: hamasei milioi euro inguru.