“Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburuaren aurkezpena

    eu 21 Oct 2014 - Biomasa errausketa, Energia, Haustura hidraulikoa, Hondakinak eta errausketa, Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

    Liburuaren azala euskerazEuskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari.

    Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida. Maila globalean defendatu beharreko 13 pauso. Maila lokalean egin beharreko 13 pausu.

    Liburua aurkeztu zuen jardunaldia 

    SARRERA

    Energiak eginkizun funtsezkoa du gure gizartean. Herri batek daukan edo nahi duen gizarte eredua barru‐barrutik lotzen zaio duen eredu energetikoari, eta alderantziz.

    Euskal Herriaren eredu energetikoa aipatzean, energia produzitzen, eraldatzen eta kontsumitzen den modua ulertu behar da.

    Energia funtsezko faktoreetako bat da arlo soziala arlo ekonomikoarekin eta ingurumen arloarekin orekatuta egoteko; izan ere, oso garrantzi handiko eginkizuna betetzen du herri bateko ekonomi ehunaren ezaugarriak eta herri hori zer gizarte eredurantz doan zehazteko unean eta, gainera, energiaren sektorea da ingurumenean inpaktu handienak eragiten dituenetako bat.

    Euskal Herria autohornidura energetiko maila txiki batez bizi da. Burujabetza energetikoaren kontzeptuak eztabaida bat ezartzen du, hainbat gauza baitira tartean, hala nola baliabideen kontrola, eredu energetikoa eta honek pertsonen eta inguruaren gainean dituen eraginak, eta kontu hauei guztiei buruz erabakitzeko ahalmena nork izan behar duen. Eredu energetikoak plangintza demokratikoaren ondoriotzat agertu behar luke. Burujabetza energetikoranzko bidea alternatibak eraikitzeko bide bat da, ez soilik alternatiba energetikoak edo ingurumenekoak, baizik eta ekonomiko eta politikoak. Baina, batez ere, argi eta garbi geratu behar du burujabetza energetikoak hezkuntza eta informazioan oinarritu behar duela, eta sozialki behetik gorantz sortu behar duela.

    Dokumentu honek, “Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida” izenaren pean, euste‐puntu bat izan nahi du eztabaidarako, energiaren inguruko esperientzia edo ekintza tipologia desberdinen bateratze‐lanerako tresna bat, eredu energetikoaren eta, azken batean, gizarte ereduaren aldaketarako katalizatzailea izatearren.

    Dokumentu honetan ez duzu erantzunik aurkituko, ez dago errezetarik. Ideiak dira, iradokizunak, elkarrekiko lanean eta eztabaidan lagungarri izan dakizkigukeenak, burujabetza energetikoranzko bidean aurrera egiten dugunean sortuko diren galdera ugarietako batzuei erantzuten laguntzekoak.

    Indizea: 

    EUSKAL HERRIKO EGOERA ENERGETIKOAREN DIAGNOSTIKOA

    1. ENERGIAREN KONTSUMOA
      1. Energia‐kontsumoa Donostian
      2. Energia‐kontsumoa Gipuzkoan
      3. Energia‐kontsumoa Euskal Herrian
      4. Energia primario kontsumitua, pertsonako

    2. ENERGIAREN FAKTURA

    3. ENERGIA‐AUTOHORNIDURAREN MAILA

    4. ENERGIAREN JATORRIA
      1. Gas naturalaren jatorria
      2. Petrolioaren jatorria
      3. Uranioaren jatorria
      4. Euskal labela kontsumitzen dugun energiarentzat

    5. ENERGIA BERRIZTAGARRIEN PISU ESPEZIFIKOA

    6. MUNDUKO EGOERA ENERGETIKOA

    7. BEROTEGI EFEKTUKO GASEN EMISIOAK

    8. AZTARNA EKOLOGIKOA
      1. GIPUZKOAREN AZTARNA EKOLOGIKOA
      2. NAFARROAREN AZTARNA EKOLOGIKOA
      3. MUNDUAREN AZTARNA EKOLOGIKOA

    9. PETROLIO PRODUKZIOAREN PUNTU GORENA

    MAILA GLOBALEAN DEFENDATU BEHARREKO 13 PAUSO

    1. ENERGIARAKO GORENEKO MAILA BAT EZARTZEA

    2. AZTARNA EKOLOGIKOA MURRIZTEA

    3. GARAPEN IRAUNKORRA?

    4. ENERGIAREN SEKTORE PUBLIKOA
      1. Energiaren oligopolioa salatzea
      2. Egungo eredu energetikotik beste batera igarotzeak trantsizio epe bat eskatzen du

    5. ENERGIAREN BENETAKO KOSTU EKONOMIKOA

    6. ENERGIAREN PRODUKZIO BANATUA

    7. LEGEDI ALDAKETAK

    8. GEZURREZKO KONPONBIDE BATZUK
      1. Gas naturala eta frackinga
      2. Hiri hondakinen energi potentziala. Balorizazio energetikoa
      3. Biomasa erabilgarriaren ustiapen iraunkorra
      4. Energia minihidraulikoa

    9. POBREZIA ENERGETIKOA

    10. ELIKADURA BURUJABETZA

    11. GARRAIOA

    12. HONDAKINAK

    13. EFIZIENTZIA ENERGETIKOAK ETA BERRIZTAGARRIEK EZ DUTE BURUJABETZA ENERGETIKOA EKARRIKO

    MAILA LOKALEAN EGIN BEHARREKO 13 PAUSO

    1. DIAGNOSTIKOA

    2. ENERGIA TERMIKOA AURREZTEA

    3. ENERGIA ELEKTRIKOA AURREZTEA

    4. EFIZIENTZIA ENERGETIKOA

    5. GENDARTE SENTSIBILIZAZIOA

    6. HERRITARREN PARTAIDETZA

    7. KONTSUMO LOKALA

    8. HONDAKINEN KUDEAKETA

    9. URAREN KUDEAKETA

    10. UDAL PLANGINTZA

    11. ENERGIAREN SARE PUBLIKOA

    12. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

    13. KONTSUMO BAXUKO ERAIKINA

    Informazio gehiago:
    EUSKAL HERRIKO EGOERA ENERGETIKOA ESPERIENTZIEN INGURUKO HAUSNARKETA JARDUNALDIAEUSKAL HERRIKO EGOERA ENERGETIKOA ESPERIENTZIEN INGURUKO HAUSNARKETA JARDUNALDIA
    Euskal Herriko egoera energetikoa aztertzeko jardunaldia

    Libruaren azala euskeraz