Nafarroako Gobernuak ez ditu epai judizialak betetzen

    eu 27 Feb 2014 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Zentral termikoak

    Sustrai Erakuntzaren beste pretsaurreko batArtikulu honetan Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernuak ingurugiroari buruzko hainbat legediaren aurkako jarduera pilatu dituela salatu nahi du. Hala nola, AHTaren zuzeneko exekuzioa nahiz eta Ingurugiroaren gaineko Eraginen Deklarazioa baliogabea izan, AHTaren gaiarekin lotuta informazioaren eskuratzea eta parte hartze publikoaren ukatzea eta Castejongo zentral termikoen mantentzea egoera guztiz ilegalean. Baina komunikatu irakurri baino lehen gure kide den Pablo Cadena Ser irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu ere, bai hemen edo archive.org webgunean (elkarrizketa erdaraz dago, barkatu eragozpenak):

    Sustrai Erakuntza Fundazioak publiko egin nahi du nolabaiteko kultura demokratikoa duten beste latitude batzuetan eskandalu politiko handia adieraziko lukeena.

    Nafarroako gizartearen zati handi batentzat ezaguna da, baina zoritxarrez, Nafarroako Gobernuak denbora aurrera joan ahala, indarrean dagoen legediaren aurka hainbat jarduera pilatu ditu. Hala nola, AHTaren zuzeneko exekuzioa nahiz eta Ingurugiroaren gaineko Eraginen Deklarazioa baliogabea izan, AHTaren gaiarekin lotuta informazioaren eskuratzea eta parte hartze publikoaren ukatzea eta Castejongo zentral termikoen mantentzea egoera guztiz ilegalean.

    Lege hauste hauen arduradun kontzienteak izateaz gain, gizartearen aurrean oraindik gehiago okertzen duen egoera baten arduradun kontzienteak bilakatzen ari direla publikoki agerian uzteko garaia da. Justizia Epaitegi desberdinek epai judizialen bitartez lege hauste hauek ebatzi ostean, Nafar Gobernuak ez ditu epai hauek betetzen edo betearazten. Hau da, ez du soilik indarrean dagoen legedia hausten materia desberdinetan, baizik eta Justizia epaitegiek ebatzitakoaren aurrean nahita entzungorrarena egiten ari da. Ez baldin bada epai judizial bat betetzen eta ez bada ezer gertatzen, zergatik daude sistema eta botere judiziala?

    Nafarroako Gobernuaren jarduera lotsatu beharko luketen bi adibide adierazgarri aurkezten ditugu:

    AHTaren proiektuaren inguruko informazioaren eskuratzea:

    Nafarroako Auzitegi Nagusiak, 2013ko azaroaren 22ko datarekin, Sustrai Erakuntza Fundazioak ezarritako errekurtsoari buruzko epaia eman zuen (pdf artxiboa, 174 Kb). Bertan Sustrai Erakuntzari arrazoia eman zion, hala “administrazioaren gelditasuna” azpimarratuz Abiadura Handiko Trenaren egitasmoaren inguruko ingurumenari buruzko informazio eskaera dela eta. Epaitegiak azpimarratu zuen Nafarroako Gobernuak lege haustea egin zuela Sustrai Erakuntzak garai hartan eskatutako informazioa ez emateagatik eta edozein nafarren eskubidea den AHTaren proiektuaren gaineko parte hartze publikoa eragoztegatik. Epaiak literalki Nafarroako Gobernuak “27/2006 legearen edukia nabarmenki urratu” duela eta “Administrazioaren gelditasuna nabaria eta bistakoa izan dela”.

    996/2013 zenbakia duen epaiak dio Nafarroako Gobernuak, Sustrai Erakuntzari, AHTaren ingurugiroarekiko duen informazio GUZTIA eman behar diola eta horretarako hilabeteko epea duela. Hilabetea jada pasa da.

    Lehenago ere Arartekoak bi alditan arrazoia eman zion Sustrairi. Orain Nafarroako Auzitegi Nagusiak hiru urte baino gehiago pasa ondoren, Sustrairi arrazoia ematen dio. Epaiak dio Nafarroako Gobernuak informazioa emateko hilabeteko epea duela. Hilabete horretan Nafarroako Gobernuak ez du ez helegiterik aurkezten ez eta informazioa ematen, ez barkamenik eskatzen, ez du ere bere gelditasuna justifikatzen eta ez da Sustraiekin harremanetan jartzen. Nafarroako Gobernuak Auzitegi Nagusiak esandakoa osotara bazterrean uzten du eta epaia ez du betetzen.

    Elerebro-Hidrocantábrico enpresaren Castejongo (Nafarroa) zentral termikoak:

    Asko dira bai Nafarroako Gobernuak onartutako Udalerri Gaineko Eraginen Plan Sektorialari bai Ingurugiro Baimen Integralari jarritako bertan behera gelditzen direla esaten duten epaiak. Kasu guztietan, Administrazioa, ELEREBRO enpresarekin hitzartze argiarekin, herritar guztiona den diru publikoa barra-barra gastatzen ibili da.

    Zuzenean enpresa pribatuari soilik mesede egiten zioten errekurtsoak jartzen ibili da, herritarren eskubideen gainetik. Azken honen helburu bakarra denbora irabaztea izan da, zentral termikoak legez kanpo uzten zituzten eta bete ez zituzten legeen aldaketak egiteko, eta jarraian Justizia epaitegiek baliogabetutako administrazio ekintzak berriz ere onartzeko epaia baino lehen zuten eduki berdinekin. Hau da, epaiek zentral termikoak ilegalak direla diote nukleo urbanotik hurbilegi daudelako eta “potentzi handiko, kasu honetan bezala 400 MWkoa delako, zentral termiko konbinatu baten jarduera desatsegin, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsua” delako, legeak aldatu eta distantzia legala izan dadin egin beharreko aldaketak egiten ditugu.

    Aurreko astean Justizia Auzitegi Nagusitik jakinarazi ziguten (agiria ikusi, pdf artxiboa, 120 Kb) epaiak ezin direla gauzatu eta gauzak horrela gure Babes Judizial Eraginkorra, nahiz eta Auzitegi Nagusiko epaia gure aldekoa izan, ezerezean gelditu dela. Eta honekin batera pertsonen osasunaren eta ingurugiroaren alde izandako borroka judizial luzea. Hau da, Nafarroako Gobernua diru publikoa gastatzen ibili da dauden epai desberdinak ez betetzearren, kasua aterabiderik gabeko kale itsu batera bidaliz.

    Sustrai Erakuntzak pertsonen osasuna eta ingurugiroa defendatzeko heldu nahi duen errekurtso posibleak orain Gallardon Ministroak onartutako Justizia Tasen eragozpena eta ekonomikoki ezinezkoa eta justizia eskuraezinarekin topo egin du. Honekin noski epaia ez da betetzen eta pentsa genezake Nafarroako Gobernuak bere helburua lortu duela. Beste behin ere gutxi batzuen interes pribatuek gehiengoaren interesen gainetik daude. Eta beste behin ere, Nafarroako Gobernuak ahal duen guztia egin du epai judizial bat ez betetzeko.

    Guzti honen ondorioak:

    Laburki bi adibide hauek azaldu ostean esan daiteke egoera surrealista dela, Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroako, Estatuko eta Europako ingurugiro zein giza eskubideen aldeko indarrean dauden legeak bete daitezela eskatzen du. Nafarroako Gobernuak lehenik ez du legislazioa konplitzen eta bigarrenik epai judizialak ez ditu betetzen. Zer esango luke edo nola jokatuko luke Nafarroako Gobernuak herritar batek ez balu epai judizial bat betetzen?

    Bere burua gizartearen ordezkaritzat duen Gobernuak ahal den eredurik onena eman beharko luke hautestontzitan hautatu duen herriaren aurrean. Epai judiziala ez betetzea arrazoia eman ez diolako, boterearen eta diruaren indarraren atzean ezkutatuz, gizartearen aurrean erakuts dezakeen jarrera lotsagarriena da. Administrazioak berak dituen legeak ez betetzea eta epai judizialak ez konplitzea ordezkatzen den gizarteari adibide ahalkegarria ematea da.

    Salatutako jardueretan norbaitek ardura politikoa onartzea eskatzea alferrikakoa da (behin baino gehiagotan eskatu izan dugu). Gobernu batek bere aldekoak ez diren epaiak ez baditu betetzen zergatik galdetu norbaitek ardura politikoa onartzea, inork ez badu itxuraz ardura etiko zein legalik?

    Nafarroan, 2014ko otsailaren 27an.

    Sustrai Erakuntza Fundazioa

    Web orriak: http://www.fundacionsustrai.org/ eta http://www.sustraierakuntza.org/
    Korreo elektronikoa: sustrai@fundacionsustrai.org